Vidéo du spectacle "Je te vois" à Louhoussoa Mai 2013 :
http://www.kanaldude.tv/Ikusten-zaitut-dantza-ikusgarria_v2319.html
Duela zenbait aste Getariako eta transilvaniako dantzarien arteko topaketak iragan ziren Luhoson, Harri Xuri gelan. Bi taldeen arteko lehen trukea 2012an burutu zuten. Getaria eta Pipacsok taldeek, bakoitzak zenbait urrats eta dantza irakatsi zizkien beste taldeko dantzariei, eta elkarrekin dantzatzeko oinarriak jarri zituzten. Luhuson, bi taldeek dantza tradizionalak eta sorkuntza berriak aurkeztu zituzten.